Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txikitoen ahotsak Donibanera bueltaraziko dituzte bizilagunek

Hilaren 22rako egun osoko egitaraua antolatu dute Xantixak eta Meipiko Jai Batzordeak txikiteroei gorazarre egin eta kantuak betikotzeko.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/04/03

Pasai Donibaneko tradizioak eta ohitura zaharrak berreskuratzea helburu duen ekitaldi berezia antolatu dute Xantixa Elkarteak eta Meipiko Jai Batzordeak, hilaren 22rako. Txikitoen ahotsek Meipi hartuko dute larunbat horretan 21:00etan, baina egun osoko egitaraua prestatu dute Pasaiako Udaleko Kultur Sailak lagunduta.

Luisma Laboa sanjuandarra da antolatzaileetako bat. Hark azaldu ditu antolatutakoaren nondik-norakoak: “Iraganean gure herriko tabernetan abesten eta entzuten ziren kanten bilduma berezia ailegarazi digute herriko adineko bizilagunek”. Beraiek, edota beren arbasoek, abestutako kantak dira horiek guztiak.

Jaso dituzten abesti guztiak jatorriz Donibanen sortuak ez badira ere, horien letrak eta kontakizunek zerikusi handia dute barrutiaren historiarekin. “Kantu horiek gure herriko bitxikeriak, pasadizoak, jazoerak, kontakizunak eta, oro har, sanjuandarren historiaren parte esanguratsu bat jasotzen dute”, kontatu du bizialgunak. Altxortzat hartu dituzte, beraz, melodiak.

Garai batean herriko txoko, elkarte eta tabernetan sustraiturik zegoena berreskuratu nahi dute larunbatekoarekin, egun batez bada ere. Belaunaldiz belaunaldi besterendu izan da Donibaneko bizilagunen kantatzeko ohitura, baina denboraren poderioz apaltzen joan da hura ere. Pozik daude antolatzaileak kanta horiek bizirik mantendu ahal izan direlako, baina ez lukete desagertzea nahi: “Hori gertatuz gero Pasai Donibaneko historiaren parte garrantzitsu bat desagertuko litzateke”.

Txikitoen Ahotsak
Kanta horiek guztiak behin berreskuratuta, herritarrei horiek eskaini eta mantentzearen aldeko saiakera egiteko, antzezlan musikatua prestatu dute. “Abesti horiekin gure herriko adineko bizilagunak omendu eta egindako lana goraipatu nahiko genuke. Euren bizitzaren parte diren kanta horiek gogorarazi nahi dizkiegu, adineko bizilagunek ere ikuskizunean parte har dezaten”.

Bertan bizi ez, baina sanjuandarrak diren bizilagun horiek ere gogoan dituzte: “Donibanetik at bizi diren sanjuandarrak gogora ekarri nahiko genituzke. Asko dira atzerrian edota Espainiako beste lekutan bizi diren bizilagunak. Horiek guztiak ere gogoratzeko tenorea izango du ekitaldiak”.

Egitaraua:

  • 11:00. Itsas Mendiko txistulariekin kalejira.
  • 12:00. Muxikoak.
  • 12:30. Konstantzia musika bandaren kalejira.
  • 19:00. Emanaldia Lintxua dantza taldearen eskutik.
  • 19:30. Sardina jana.
  • 19:30. Kantu jira.
  • 21:00. Txikitoen ahotsa ikuskizuna.
    • Oharra: Antolakuntzatik dei egin diete herritarrei arrantzalez, batelariz eta baserritarrez janzteko.

Txikitoen Ahotsak izenburua jarri diote ikuskizunari. Horren aterkipean, tabernetan sortzen zen giroa antzeztu eta omenduko dute. “Ikuskizuna antolatzeko eta bideratzeko lantalde berezia osatu dugu”, aintzatetsi du taldea Laboak “guztiok sanjuandarrak gara; herriak sortutako eta herriari eskainitako emankizuna izango da, hori baita gure lan irizpidea”.

  • Horra ikuskizuna antolatu duen lantaldea:
  • Zuzendaritza musikala: Ina Goikoetxea
  • Agertokiko zuzendaria: Luisma Laboa
  • Eszenografia arduradunak: Javier Ruiz Terroso “Bitxus” eta Javier Carrasco
  • Dantzaria: Danel Castillo Arbona
  • Arlo teknikoa: Zugoi empresa
  • Ikuskizunean parte hartuko duten abeslariak:
  • Ina Goikoetxea. Abeslaria, Kitarra eta Moldaketak (Zuzendari musikala)
  • Jon Larrea: Abeslaria eta Tuba
  • Nika Daguer: Abeslaria
  • Jose Ramon Xoto: Abeslaria
  • Jean Marie Karrikano: Abeslaria
  • Imanol Goikoetxea: Abeslaria

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.