Berdegunea hobetzeko landaketak egin ditu udalak Markesanen
Lanekin berdegunea hobetu nahi duela azaldu du udalak, baita landare estaldura berreskuratu ere, "kaltetuta baitago batez ere eremu horretan zakurrak maiz ibiltzen direlako".
Lezoko Udalak belarra landatu eta erein du Markesane parkearen goialdean berdegunea hobetzeko. Itzal eremuetara egokituta azaleak, kameliak eta bestelako zuhaixkak landatu ditu aipatutako eremuan. nabarmendu duenez, neguan, erratzen (Ruscus aculeatus) landaketa ere indartu zuen maldadun eremuan.
Lanekin berdegunea hobetu nahi duela azaldu du udalak, baita landare estaldura berreskuratu ere, “kaltetuta baitago batez ere eremu horretan zakurrak maiz ibiltzen direlako. Eremua markatu egin da eta seinaleztatu errespetatu dadin eta ez dadin zapaldu, eta hori eskatu die Joxean Sanchez Ingurumen zinegotziak parkearen erabiltzaileei, landatutako eremuan sar ez daitezen.
Halaber, hainbat zuhaitz aldatu dira Plazetako bidegorrian, Tiñelun eta Lopenen, “kendu behar izan diren zenbait oin lehor ordezkatzeko, zein egungo landareria indartzeko”.