Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hauteskunde bulegoa zabaldu du Beraunen PSE-EEk

Beraungo eta Morrongileta kaleko bulegoak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara izango dira zabalik.

Asensio eta Palencia gaurko agerraldia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/04

Beraun auzoan hauteskunde bulegoa inauguratu du gaur Errenteriako PSE-EEk.  Galtzaraborda hiribideko 61 zenbakian kokatuta dago bulego hori, eta bertan posta bidezko botoaren gaineko informazioa ematearekin batera sozialistek udalerrirako duten proiektua zabaldu nahi dutela bizilagunen artean esan du Isaac Palencia PSE-EEren bozeramaile eta udal hauteskundetarako sozialisten hautagai denak. Inaugurazioan Jose Ignacio Asensio sozialisten ahaldungaia izan du ondoan Palenciak.

Errenterian bi eredu daudela esan du Palenciak gaurko agerraldian, “etorkizuna, bata edo bestea aplikatzearen araberakoa izango da”. Hauteskunde kanpainak “errotik ezberdinak” diren bi eredu horiek mahai gainean jarriko dituela erantsi du alkategaiak, “PSE-EErena batetik, eta EH Bildurena eta Ahal Dugurena bestetik. Nolanahi ere politika batzuen edo besteen aplikazioari lotuta egongo da etorkizuna. Maiatzaren 28an Errenteriaren etorkizuna izango dugu jokoan”.

Herritarren konfiantza “berreskuratu” nahi duela ere esan du Palenciak, “izan ere, proiektu bat dugu guztion bizi kalitatea, eskubideak, aukerak eta askatasuna hobetzeko Errenteriak behar duen eraldaketari ekiteko. Jokoan dago Errenteriak aurrera ala atzera egitea”.

Bere alderdia “EH Bildu eta Ahal Duguren alternatibatzat” aurkeztu du sozialistak, eta hauteskundetarako landu duten proiektua, “parte hartzean oinarritua, irekia, hurbila eta gardena” dela erantsi du, “proiektu horretan gainera, herritarrak dira ardatz”. Auzoen “problematika” ere aipatu du hautagaiak, “EH Bilduren eta Ahal Duguren ahaztutako arazo handiak izan baitira auzoak. Bulego hau Errenteria hobea nahi dugun guztion topagune izatea nahi dugu”.

Beraungo bulegoan zein alderdiak Morrongileta kaleko 12. zenbakian duen egoitzan  egoteko konpromisoa hartu du amaitzeko Palenciak, “herritarren proposamenak edo kexak entzuteko eta kezkatzen dituzten gaiei buruz duten iritzia jasotzeko”.

Bi bulegoak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara izango dira zabalik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.