Nafarroa etorbidea itxiko dute bihar, Itzulia igaro bitartean
Txirrindularitza proba profesionalak Antxoko errepidea zeharkatuko du bihar eguerdian. Sarrera-irteerak Oarso kaletik egin beharko dira.
2023ko Itzuliak Pasai Antxoko Nafarroa etorbidea zeharkatuko du bihar eguerdian. Hori dela eta, aipaturiko errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat 13:00etatik 14:00etara, Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Proba profesionalak dirauen artean, sarrera-irteerak Oarso kaleko biribilgunetik egin beharko dira. Udaltzaingoak ohartarazi du ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla, eta probaren garapenaren baitan alda litezkeela.