2023/4/5

Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketak

Pandemia garaiak zein ondorengo murrizketek eragindako etenaren ostean, aurten, berriro antolatu du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak errepublikaren aldeko kalejira

[Galeria] Txirrindularitzaren festak herria hartu du

Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa abiatu da gaur herritik. 153,9 kilometroko etapari egingo diote aurre txirrindulariek, Villabona-Amasaraino.

'Mater' ontzian badago zerekin gozatu egunotan

Aste Santuko oporrak dituztenentzako kultur eta ingurumen eskaintza prestatu du San Pedroko ontzi museo ekoaktiboak.

[Bideoa] Inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa martxan da

Gure Eskuk Tourrerako egin duen deialdiarekin bat egiteko eta ikurrinik erraldoiena sortzeko crowdfundinga iragartzeko agerraldia egin dute hamalau txirrindularik Errenteria-Oreretan.

Posta bidezko botoa emateko laguntza eskaini die herritarrei EH Bilduk

Horretarako bi bide jarri ditu herritarren eskura koalizio subiranistak. Bata, whatsapp zenbaki bat, honakoa: 648 17 63 77. Bestea, Lezoko Bilgunera hurbiltzea astelehenetan 18:00etatik 20:00etara.

kote.cabezudo.elkarretaratzea

Kote Cabezudo auziaz arituko dira Gaztañon

Kote Cabezudoren biktimentzat justizia plataformako kide bat izango da hizlaria.

Ereintza elkartearen batzar orokorra, hilaren 26an

Ereintza elkarteak urteko ohiko batzar orokorra egingo du hilaren 26an, 18:30ean lehen deialdian, eta 19:00etan bigarren eta azken deialdian. Elkartearen egoitzak hartuko du bilera (Juan de Olazabal, 23).

Arabako biraren hirugarren etapa antolatu du Urdaburuk

Ibilaldia Orbisotik Genevillara izango da eta bidean Kanpezu, eta Laplana eta Joar gailurrak zeharkatuko ditu. Ibilaldia denera, sei ordu eta erdikoa izango da.

Posta bidezko botoa bideratzeko bulegoa zabaldu du PSE-EEk

Herriko Etxearen ateak zabaldu ditu PSE-EEk maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan postaz bozkatu nahi duten herritarrei hura bideratzen laguntzeko. 

Posta bidez bozka daiteke jada PSE-EEren Trintxerpeko egoitzan

Atzo zabaldu zituzten Euskadi etorbideko 59 zenbakian dagoen bulegoaren ateak, eta hala mantenduko dituzte maiatzaren 18ra arte.

Bazkaria, irteera eta segurtasun tailerra, Aiton Bordaren eskutik

Ekitaldi sorta prestatu du Aiton Bordak maiatzerako Lezoko jubilatuei begira. Lehen hitzordua, maiatzaren 3an jarri dute.

Gehiago