Arabako biraren hirugarren etapa antolatu du Urdaburuk

Ibilaldia Orbisotik Genevillara izango da eta bidean Kanpezu, eta Laplana eta Joar gailurrak zeharkatuko ditu. Ibilaldia denera, sei ordu eta erdikoa izango da.

Orbiusotik abiatuko dute ibilaladia Urdaburukoek Arabako hirugarren etapan. Argazkia: Kanpezuko Udala

Urdaburu Mendizale elkarteak Arabako Biraren hirugarren etapa antolatu du hilaren 15erako. Ibilaldia Orbisotik Genevillara izango da eta bidean Kanpezu, eta Laplana eta Joar gailurrak zeharkatuko ditu. Ibilaldia denera, sei ordu eta erdikoa izango da.

Zeharkaldiaren xehetasunak Urdabururen web orrian kontsulta dautezke.

Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 07:45ean Aritzetatik. izena emateko, Urdabururen egoitzara jo behar dute interesdunek astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara; 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordu beretan; edo online formularioa bete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.