'12 orduz Erriolan' iniziatibako egitaraua eragileekin batera osatu nahi du Kilometroak 23k
Kilometroak 23ren barruan 12 orduz Erriolan iniziatiba antolatu dute maiatzaren 6an.
Kilometroak 23ren barruan 12 orduz Erriolan iniziatiba antolatu dute maiatzaren 6an. 11:00etan hasi eta 23:00ak arte euskara ardatz izango duten arte diziplina ezberdinetako emanaldiak programatu dituzte Agirre Lehendakariaren plazan (Linon) sortuko diren hainbat espaziotan. Antolatzaileek parte hartzailea izango dela iniziatiba jakinarazi dute, eta Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko sortzaileei oholtza bat eskaintzea dela asmoa. Margolariek, dantzariek, musikariek, kontalariek, antzezleek, malabaristek… askotariko diziplinek izango dute lekua, eta horrekin batera, artista zein publikoaren adinari dagokionean ere aniztasuna bilatu nahi dute antolatzaileek.
Proposamena bidali nahi duten eragileek Kilometroak 23ren web orrian dagoen galdetegia bete beharko dute; epea hilaren 21ean amaituko da. Ondoren jarriko dira harremanetan eragile horiekin.