Bazkaria, irteera eta segurtasun tailerra, Aiton Bordaren eskutik
Ekitaldi sorta prestatu du Aiton Bordak maiatzerako Lezoko jubilatuei begira. Lehen hitzordua, maiatzaren 3an jarri dute.
Ekitaldi sorta prestatu du Aiton Bordak maiatzerako Lezoko jubilatuei begira. Lehen hitzordua, maiatzaren 3an jarri dute. Santa Krutz Txiki eguna ospatzeko, bazkaria antolatu dute egun horretarako. Azaldu dutenez, bazkideek lehentasuna izango dute. Izena emateko zerrenda, berriz, Aiton Bordako tabernan dago. Bazkariaren prezioa, berriz, 25 eurokoa da.
Segurtasun tailerrak hartuko dio bazkariari lekukoa maiatzaren 5ean eta 9an. Bide segurtasuna, erorketak saihesteko segurtasun neurriak, eta botikak hartzeaz arituko dira, besteak beste, eta eragile ezberdinen laguntza izango dute: Osakidetza, Lezoko Udala, Udaltzaingoa eta Ertzaintza.
Hirugarren eta azken hitzordua maiatzaren 25ean helduko da. Egun horretarako irteera antolatu du Aiton Bordak Iratxe- Lizarrara joateko. Lizarran jai eguna da eta Puyko ama birjina bisitatzera joatea dute helburu. Irteerak 30 euro balio ditu. Informazio gehiago behar dutenek Aiton Bordara jo behar dute. Izena emateko, berriz, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 11:30era egoitzara jo behearko dute interesdunek.
Azken oharpen bat ere egin du Aiton Bordak, bazkideei gogorarazteko aurtengo kuota ordaintzeko dutela, eta lehenbailehen egiteko eskatu die.
