Ereintza elkartearen batzar orokorra, hilaren 26an
Ereintza elkarteak urteko ohiko batzar orokorra egingo du hilaren 26an, 18:30ean lehen deialdian, eta 19:00etan bigarren eta azken deialdian. Elkartearen egoitzak hartuko du bilera (Juan de Olazabal, 23).

Gai zerrendan aurreko batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena, diruzaintzaren txostena, urte barruan egindako ekintzen azalpena eta elkartearen ikuspegi orokorra, datozen urteetarako iniziatibak, eta galderak eta eskaerak txertatu dituzte.
Bazkide guztiak deitu dituzte bertaratzera.