Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketak
Pandemia garaiak zein ondorengo murrizketek eragindako etenaren ostean, aurten, berriro antolatu du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak errepublikaren aldeko kalejira
Pandemia garaiak zein ondorengo murrizketek eragindako etenaren ostean, aurten, berriro antolatu du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak errepublikaren aldeko kalejira. Hilaren 14an, ostiralarekin egingo dute 18:30ean hasita. Alabergako biribilgunetik abiatuko dira eta erdiguneko kaleak igarota Herriko plazan amaituko dute. Musika eta errepublikaren aldeko aldarriak ez dira faltako.
Udaletxe aurrean Errepublikako bandera igo, eta errepublikako beteranoei ohiko omenaldia egingo diete.
Pikoketak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.