Posta bidezko botoa bideratzeko bulegoa zabaldu du PSE-EEk
Herriko Etxearen ateak zabaldu ditu PSE-EEk maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan postaz bozkatu nahi duten herritarrei hura bideratzen laguntzeko.
Herriko Etxearen ateak zabaldu ditu PSE-EEk maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan postaz bozkatu nahi duten herritarrei hura bideratzen laguntzeko. Maiatzaren 18ra arte izango da zabalik zerbitzu hori Urdaburu kaleko 2. zenbakian alderdi sozialistak duen egoitzan astelehenetik ostiralera 11::00etatik 13:00etara, eta ostiraletan arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etar. Ordutegi horretatik kanpo hitzordua eskatu beharko dute interesdunek.
Ezinduta edo gaixorik dauden pertsonek, gainera, aukera dute etxetik notarioaren aurrean bozkatzeko, eta tramitazio horretan ere laguntza eskainiko du Lezoko alderdi sozialistak. Horretarako, 943 51 99 99 telefono zenbakira deitu behar da. Aldi baterako atzerrian bizi direnek ere posta bidezko botoa tramitatu ahal izango dute. Kasu horretan, epea hilaren 29ra arte izango da.