AEKn, Euskal Herrian, 21 urtez irakasle lanetan aritu ondoren, Kuban Habanako Unibertsitatean irakurle lanetan dabil Borja Arbelaitz, Joseba Sarrionandia idazleari lekukoa hartuta. Udan etorriko da Euskal Herrira, hilabete eta erdirako, bisitan.
Militante sozialista eta errepublikazalearen ibilbidea aitortuko dute ostiral arratsean. Pikoketak kalejira egingo du, urtero bezala.
Datorren larunbatean Tren Berdeak Pagoaldea eta Arditurri lotuko ditu, prezio bereziekin. Hilaren 22an txori-kantuak ezagutuko dituzte, ibilaldi batean.
Beatriz Egizabalek 'Magma Mia' bakarrizketa eskainiko du igandean. 'Nire zirkua' haurrentzako filma, ostiral arratsaldean.
Espainiako Poliziak 30 eta 32 urte arteko hiru pertsona atzeman ditu. Malagatik ekartzen zuten droga, eta gero Gipuzkoan zabaldu.
18 eta 30 urte arteko gazteei bideratutako tailerra emango du Ainhoa Urretagoienak, Xenpelar Etxean. Izena hilaren 19a baino lehen eman behar da.
Lezoko Euskararen Herri Batzordeak 'Lezo arnasgune bidean. Eskuliburua' sortu du herriko euskararen erabilera indizea goranzko bidean jartzeko.
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsotan arituko dira maiatzaren 13an, Arraguako festen barruan. Txartelak lau tokitan eros daitezke.