Aurretiazko borondateei buruzko hitzaldia antolatu du Killirikupek
Hilaren 19an izango da hitzaldia, udaletxean. 'Bizitzaren amaierako autonomia errespetatu' izenburua izango du hitzaldiak.
Aurrez egindako hitzaldi bateko irudia. Aurretiazko borondateak dira pertsona bakoitzak bere bizitza nahi duen moduan kudeatzea. Horregatik, pertsona batek aldez aurretik utz dezake zehaztuta nola nahi dituen osasun-arretak jasotzea.
Honela azaltzen du Osakidetzak bere webgunean: “Aurretiazko Borondateen helburu nagusia da ziurtatzea ezen pertsona gaixo horrek erabakietan parte hartzeko gaitasuna galtzen duenean (konortea galdu duenean, dementzia aurreratua dagoenean, etab.), ematen zaion osasun-arreta aldez aurretik adierazitako lehentasunen araberakoa dela”.
Aurretiazko borondateen gaiari heltzeko, Killirikupe emakumeen taldeak hitzaldia antolatu dute hilaren 19rako —datorren asteazkena—. 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Hitzaldia elebitan izango dela jakinarazi dute, eta bi sendagilek hartuko dute hitza. Bizitzaren amaierako autonomia errespetatu – Voluntades anticipadas izenburua izango du hitzaldiak.
