Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Bizardiaren urteroko mendi ibilaldia hilaren 23an izango da

Aurtengo ekitaldia 42.a izango da. Oiartzungo plazatik abiatuko dira, goiz, eta 22 kilometroko mendi-buelta egingo dute, herrian zehar.

bizardia ibilaldia Plazatik abiatuko da ibilaldia. Bertan izango da izen ematea.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/04/12

Bizardia elkarteak mendi ibilaldia prestatu du hilaren 23rako —datorren asteko igandea—. Aurtengo a 42. ekitaldia izango da; iaz berreskuratu zuten, pandemiak eten ondoren.

Ohikoa duten bezala, mendizaleak Done Eztebe plazatik aterako dira, banaka edo taldeka. Bertan eman beharko da izena; prezioa 5 eurokoa izango da. 14 urtetik beherakoentzako doan izango da.

Ibilbidea 22 kilometrokoa izango da, eta bost ordutan —gutxi gorabehera— bete ahal izango da. Bizardiak ibilbidearen xehetasunen berri eman du:

Hasteko, Iturriotztik, Sarobe Erreka gurutzatuz, eta Arbide baserria gaindituta, Beringarate aldera ailegatuko dira partaideak. Han Sarjinako zulo (kanpotik arrunta dirudien arren, barrutik edertasun handiko lekua da) ondotik Santa Engrazira. Hemen, bide ahaztu bat berreskuratuz, Susperregi zaharrera iristen da, non lehenengo kontrola izango da zain. Hurrengo pausoak eramaten gaitu Malbazarreraino; gero Idurietako borda pasata, Sorondo dugu. Jarraian, oso ezaguna ez den bide batetik Karrikara. Gutxi falta da: Goiko etxe, Isatse eta Bizardia Elkartera.

Antolatzaileek gehitu dutenez, ekitaldi honetan ibilbidea pasatzen den hainbat txokoetako informazioa emango dute: karobiak, errekak, Sarjinako zuloa…

Gainera, beste ohitura bat berreskuratuko dute: bukaerako hamaiketakoa. Bertan ibilbidea komentatu ohi dute, mokadutxo artean, ekitaldia “giro onean” bukatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.