Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak hilabete eman dio Oiartzungo Udalari oroimenaren webgunea moldatzeko

'Biktimen Legea urratzen" duela eta, mehatxu egin dio Oiartzungo Udalari, "ETAko biktimak eta kideak berdintzen" dituelako.

oiartzun oroimena Webgunetik "ETAko kideak eta terrorismogatik zigortuak" kentzeko eskatu diote udalari.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/04/14

Aste honetan Galdakaon leherrarazi duten polemika Oiartzunera iritsi da. Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak hilabete eman dio Oiartzungo Udalari, oroimenaren webgunean “ETAko biktimen eta etakideen artean egin duten berdintzea” erretira dezan.

Oiartzungoaz gain, Orio, Galdakao, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei ere ekintza legalekin mehatxu egin die. Gobernuaren ordezkaritzaren esanetan, “ETAko kideek eskubideen urraketak pairatu zituztela agertzen da”.

“Web orrialde horietan”, gaineratu dute, “espetxeratzeak gatibualdi bezala definitzen dira, nahiz eta espetxeratze horiek zuzenbide estatu demokratiko baten zigorren ondorio izan ziren”.

Iturri berak esan duenez, Tolosa eta Erandioko udalen webguneek ere bai antzeko edukia dute. “Ordezkaritzak frogatu du udal horiek eman dituztela orrialde horiek desaktibatzeko aginduak”.

Beraien esanetan, Terrorismoaren Biktimen Aitortza eta Babes Osorako Legearen 61. artikulua urratzen du “berdintze” horrek. Horregatik, udal horiei eskatzen die “ETAko kideak, Justiziarengandik ihes egin dutenak edo terrorismoagatik zigortuak” zerrendetatik ken ditzan.

220 izen

Aranzadik udalaren enkarguz egindako webguneko Gertuko memoria izeneko zerrendan 220 izen aurki daitezke, bakoitza bere azalpenarekin.

Horrez gain, bi biografia aurki daitezke. Alde batetik, Esteban Muruetagoienarena, poliziaren eskutik jasandako torturen ondorioz hil zen medikuarena. Bestetik, Bixente Perurenarena, GALek Hendaian hil zuen iheslariarena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.