Oiartzungo bi bikote, aurrera Giriziaren pala txapelketan
Gizonezkoen txapelketan kanporaketak hasi dira pasa berri den asteburuan. Emakumeen txapelketa ere asteburu hasi da.
Giriziak antolatzen duen pala txapelketa irekiaren lehen fasea atzean utzita, pasa den asteburuan hasi ziren —gizonezkoen kategorian— kanporaketak.
Zirt edo zart aritzeko zazpi partida jokatu dituzte asteburuan. Horietako bitan parte hartu dute oiartzuarrek, eta bi bikoteek aurrera egiteko txartela lortu zuten.
Batetik, Arizmendi eta Arbelaitzek 25-18 irabazi zieten Urio eta Elizaldek osatutako bikoteari. Markos eta Bereziartuak, berriz, nagusitasun handiagoa erakutsi zuten markagailuan: 25-10 gailendu zitzaizkien Diaz eta Zelaiari.
Emakumeen txapelketa pasa den asteburuan hasi zen, eta lau norgehiagoka jokatu zituzten. Ligaxka moduan arituko dira, eta ondoren finalerdiak jokatuko dituzte. Honakoak izan ziren emaitzak:
Emakumeen txapelketa
- Adrian — Txintxurreta / Del Rio — Arraras: 25-22.
- Ventoso — Anza / Eldua — Zataran: 21-25.
- Agirre — Ugartemendia / Karrera — Murua: 22-25.
- Mendizabal — Aizpurua / Olano — Uzkudun: 25-23.
Gizonezkoen Hirugarren Maila
- Arizmendi — Arbelaitz / Urio — Elizalde: 25-18.
- Izkierdo — Ferreiro / Gartziandia — Aranburu: 25-01.
- Markos — Bereziartua / Diaz — Zelaia: 25-10.
- Perez — Lekuona / Galarraga — Ibarguren: 17-25.
- Pagoaga — Berdegue / Manzisidor — Ituarte: 25-14.
Gizonezkoen Bigarren Maila
- Fernandez — Galartza / Zabala — Arrizabalaga: 10-25.
- Luluaga — Conde / Iraola — Tapiz: 25-20.