Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Izaskun Gomez buru duen zerrenda "zintzoa" aurkeztu du PSE-EEk

Izen berri eta aurretik ere ardura politikoak zituztenekin osatu dute hautagaien zerrenda. "Pertsona zintzoak dira", mintzatu da burua.

PSE-EEren zerrendako lehenak, gaur goizeko ekitaldian.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/04/17

Gaur goizean Trintxerpeko Alkateordetzan aurkeztu du Pasaiako PSE-EE alderdiak maiatzeko hauteskundeetarako hautagai zerrenda “zintzo, prestu eta trebatua”. Izaskun Gomez alkatetzarako berrautagaiak eta zerrendaburuak eman ditu gainontzeko hamaseien izen-abizenak.

Eledunak goraipatu du zerrenda horretan “esperientzia handia” duten pertsonak daudela, bai arlo pribatuan eta baita publikoan ere, eta ibilbide politiko luzea duten pertsonak ere biltzen dituela horrek. “Pertsona zintzoak dira”, mintzatu da Gomez, “Pasaiaren alde lan egiteko eta udalerria hobetzeko behar diren proiektuak bultzatzeko gai direnak eta lan egiteko prest daudenak”.

Alkatetza berresteko hautagai sozialistak adierazi du “Pasaiak behar duena” dela korporazio gorria, onartuta dauden proiektuek, abian daudenek eta finantzaketa dutenek, “etenik gabe aurrera” jarrai dezaten. Alkateak azken zortzi urteotan herriaren eraldaketa bultzatzeko martxan jarri diren proiektu batzuk zerrendatu ditu gaur: Antxoko topo geltokia eta zubibidea eraistea; Andonaegiko laguntza plana; San Pedroko Lonjako plaza eta estalkia; Luzuriagako zentroa eta Adinberri.

Horien alde lanean jarraitzeko aukezturiko zerrendan, buruaz gain, egungo korporazioko kideak ere badaude, hala nola Andrea Palomares, Lore Suarez, edo Miguel Angel Crespo. Hautagaitzak Itziar Barragan, Ayelen Torrado eta Jorge Aguayo trintxerpetarrak ere hartu ditu bigarrenez, eta Jokin Babaze, M. Angeles Alvarez eta Mikel Abascal antxotarrak gehitu dira estreinakoz hautagaitzara. Bixen Itxaso alkate ohiak itxi du zerrenda, ohorezko hamazazpigarren postuan.

Lehen hamarrak —Ayelen Torrado izan ezik, ezin izan baitu bertaratu— gerturatu dira goizeko ekitaldira, eta horien ogibide eta izandako ardura politiko nahiz interesekoa izan daitekeen bestelako informazioaren errepasoa egin du Gomezek.

  1. Izaskun Gomez.
  2. Andrea Palomares. Industria ingeniaria eta proiektuen zuzendari gisa lanean ariturikoa enpresa pribatuetan. Obra eta Zerbitzuen eta Kultura eta Hezkuntzaren zinegotzia da Pasaian 2020tik, eta baita Trintxerpeko alkateordea ere.
  3. Lore Suarez. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Zinegotzia Pasaian 2000tik. Ibilbide politiko luzean zehar ardurapean hartu izan ditu, besteak beste, honako sailak: Mugikortasuna, Udaltzaingoa, Kirola, Komertzioa, Giza Baliabideak eta Antolakuntza eta Pasaia Musikal. Horrez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ere bada 2007tik.
  4. Migel Angel Crespo. Geografia eta Historian eta Politika eta Soziologian lizentziatua. Foru funtzionarioa, Herri Administrazioan eta Hirigintza Zuzenbidean aditua. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamenduko zuzendaria eta Pasaiako Udaleko zinegotzia da, 2019tik. Euskara eta Hirigintza eta Ingurumen Batzordeko kide ere bada.
  5. Jokin Babaze. Zuzenbidean lizentziatua. Pasaiako Udaleko teknikari juridikoa. Antxotarra.
  6. Itziar Barragan. Gizarte Lanean diplomaduna, Gizarte Langilea. Pasaiako Udaleko zinegotzia 2015etik.
  7. M. Angeles Alvarez. Psikologian lizentziatua. Psikologia klinikoan aditua eta indarkeria matxistaren arloko hezitzailea. Antxoko Bekoz Beko elkarteko kidea.
  8. Ayelen Torrado. Zuzenbidean Graduatua. Alkatetzako idazkaria 2015etik.
  9. Mikel Abascal. Kazetaritzan lizentziatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa aholkularia.
  10. Jorge Aguayo. Euskotreneko langilea, Gipuzkoako errepide arduraduna. Pasaiako Udaleko zinegotzi izandakoa 2019tik 2020ra.
  11. Beatriz Rodino.
  12. Jose Mariño.
  13. M. Luisa Villanueva.
  14. Antonio Barragan.
  15. Manolo Riveiro. Pasaiako zinegotzia izandakoa 20tik gora urtez, eta gobernuko zinegotzia alkatea Bixen Itxaso zela.
  16. Itziar Badiola.
  17. Bixen Itxaso. Pasaiako alkatea 95-99 agintaldian eta, ondoren, zinegotzi izandakoa beste bi legegintzalditan. Eusko legebiltzarkidea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.