AHTari aurre egiteko borrokaz ariko dira Mikelazulon
Hitzaldia Mikelazulon izango da 18:30ean hasita, eta hizlaria bertriz, AHT Gelditu iniziatibako kide bat.
Abiadura handiko Trenaren (AHT) kontrako borroka hasi zenetik hiru hamarkada pasa dira, eta borroka horretan milaka lagunek hartu dute parte. Borroka hori bera, azpiegituraren egungo egoera, zein ibilbide proiektuaren gaineko informazioa emateko hitzaldia antolatu du ostegunean AHT Gelditu! herri iniziatibak.
Zehazki, Astigarraga-Lezo salgaientzako AHT zatiaren gaineko informazioa da zabalduko dutena.
Hitzaldia Mikelazulon izango da 18:30ean hasita, eta hizlaria bertriz, AHT Gelditu iniziatibako kide bat.