Emakumeen sareak ehuntzen jarraitzeko, Ukraina hizpide
Galyna Zhovkivska eta Galia Halyna Nikitina adituek dinamizatuko dute jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko guneko hurrengo saioa.
Ukraina izango dute hizpide datorren astean Pasaian, jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunean. Udaleko Berdintasun sailak antolatzen ditu saio horiek, eta hurrengoa hilaren 26an izango da, 17:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Gaia landu eta horren aitzakiapean emakumeen arteko sareak ehuntzeko Galyna Zhovkivska eta Galia Halyna Nikitina adituak gonbidatu ditu udalak. Eurek dinamizatuko dute jardunaldia, eta ateak zabalik izango dira, ohi bezala, gerturatu nahi duen edonorentzat.