Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zaleen babesa eskatu du Touringek

Erabakigarria da asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailako taldekoentzat. Hori izango da azkena, eta azken aukera ere jaitsiera postuetatik irten eta maila mantentzeko.

Zaleei animatzera joateko eskatu die elkarteak, etaautobusa antolatu du Urdulizera larunbaterako.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/18

Erabakigarria da asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailako taldekoentzat. Hori izango da azkena, eta azken aukera ere jaitsiera postuetatik irten eta maila mantentzeko. Irabazi ala irabazi, ez da beste aukerarik mailari eutsiko badiote. Hiru puntuak poltsikoratzea ezinbestekoa du Touringek larunbateko partidan, baina ez nahikoa. Hamalaugarren dira gorritxoak sailkapen taulan (hamasei talde dira, eta azken hiruak jaisten dira) 29 punturekin, eta beraz, hamabigarren den Arrigorriagako (Bizkaia) Padurak galdu egin behar du (31 puntu), eta Azpeitiako Lagun Onak —hamahirugarren taulan, 30 punturekin—galdu edota berdindu egin behar du. Irabazteaz gain, beste taldeen emaitzak ere izango du eragina mailari eusteko.

Etxetik kanpo izango du partida Touringek, Urdulizen aurka, eta partidaren garrantzia aintzat hartuta, autobusa antolatu du kirol elkarteak, zaleek berotasuna adieraz diezaieten jokalariei. 

Urdulizek ziurtatua du maila dagoeneko. Larunbateko 18:00etan izango da partida Urdulizen (Bizkaia), eta autobusa Fanderiatik irtengo da 15:45ean. Izen ematea Aterpe higiezinen agentzian egin behar da (Santxoenea kalea 27-29). Helduek 10 euro ordaindu behar dute sarrera eta bidaiarengatik, eta 18 urtetik beherako gazteek, berriz, 5 euro. Hirugarren Mailako gainontzeko partidak ere ordu horretan hasiko dira, beraz, larunbatean bertan erabakiko dute emaitzek gorritxoen patua.

Touring Futbol Elkarteak zale guztiak deitu ditu Urdulizera: “Irabazi behar dugu, eta zaleen berotasuna eta animoak ezinbesteko dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.