Zuhaitz Gurrutxagaren 'FutbolisTOK' ikusteko, sarrerak salgai
Bakarrizketa taularatuko du Landetxen, maiatzaren 5ean. Sarrerak 8 euroan salgai daude; egunean bertan ez dute salduko.
Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa taularatuko du maiatzaren 5ean —ostirala—. Realan jokatu zueneko bitxikeriak eta pasadizoak kontatuko ditu.
Futbolisto baten konfidentziak bere lehen bakarrizketaren jarraipena izango da. Horko hainbat pasarte berreskuratzen ditu, baina baita berri batzuk ere.
Landetxe eraikineko kultur aretoan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, udalaren sarrerak saltzeko web orrialdean.
Leihatilan ere erosteko aukera egongo dela jakinarazi dute. Zehazki, Landetxen aurreko egunetan programatuta dauden beste ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago. Hori bai, jakinarazi dute ez dela sarrerarik gordeko maiatzaren 5ean bertan saltzeko.