Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Gaztetasuna eta eskarmentua" uztartzen dituen hautagaitza aurkeztu du EAJk

Errenteriarekiko "konpromisoa" xede, "talde anitza eta orekatua" osatu dutela esan du Muruak, "diziplina ezberdinetako eskarmentu handiko lan taldea", tartean, independenteak ere badirela nabarmendu du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/20

Udal hauteskundetarako osatu duen hautagaitza aurkeztu du gaur arratsaldean errenteriako EAJ-k. Elixabete Murua buru duen zerrendarako “gaztetasuna eta eskarmentua” uztartu dituztela esan dute jeltzaleek. Xenpelar Etxean egin duten aurkezpenean, EAJren alkategaiak eta Eider Mendoza Gipuzkoako Foru aldundirako hautagaiak hartu dute parte. Errenteriarekiko “konpromisoa” xede, “talde anitza eta orekatua” osatu dutela esan du Muruak, “diziplina ezberdinetako eskarmentu handiko lan taldea”, tartean, independenteak ere badirela nabarmendu du.

Hautagaitza sendoa dela jeltzaleena, eta herritarren interes orokorren defentsa zein zerbitzu publikoaren bokazioa izango direla euren udal ekintzaren ardatz azaldu du alkategaiak: “Politika egiteko modu berri bat indartuko duen proiektua garatu nahi dugu”.

Horren harira, gobernantza irekia eta elkarlanekoa aipatu du bi noranzkoa, herritar eta erakundeen artekoa, eta erakunde artekoa. Bi eremu horietan ezinbesteko jo du elkarlana Muruak, “etorkizunerako udalerri integratzaileagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko”.

Prestatu duten programaz ere hitz egin du Muruak: “Herritarren benetako beharrei erantzuten dien programa prestatu dugu, ekintza politikoa modu arduratsu eta eraikitzailean gauzatu behar dela sinesten dugulako”. Horren harira, gizarte zerbitzuak indartzea, auzoak biziberritzeko hirigintza inklusiboa eta prebentzioa garatzea, ekonomia zirkularrerako estrategiak aplikatzea, eta tokiko merkataritza eta ETEak laguntzea aipatu ditu. Neurriak proposatu ditu EAJk, halaber, bere programan,  mugikortasun elektrifikatua eta iraunkorra sustatzeko, trafikoa eta segurtasun hobetzeko, baita ere gazteentzako aukerak sortzeko, “emantzipaziorako laguntza programa eta gazteentzako zuzkidura etxebizitzak medio”.

Eider Mendozak hartu du hitza ondoren. Herrialdearentzat jeltzaleek duten proiektuaz aritu da, eta mintzaldi amaieran Oarsoaldera begira jarri da: “Gure belaunaldiari dagokio datozen urteetan Errenteria, Oarsoaldea eta Gipuzkoa bultzatzen jarraitzeko erronkari aurre egitea, eta ilusioz eta indarrez hartzen dugun konpromisoa da”. Murua alkategaiaren gaitasunak nabarmendu ditu azkenik, eta lankidetzarako “konpromiso irmoa” erakutsi.

EAJren hautagaitza

  • Elixabete Murua
  • Jaione Franco
  • Luis Mari Oiarbide
  • Jacqueline Martínez
  • Imanol Cidoncha
  • Gemma Roteta
  • Iñaki Olaizola
  • Zuriñe Alijostes
  • Josu Ormaetxea
  • Marta Barea
  • Ander Oiarbide
  • Mirari Loinaz
  • Juan Mari Iñiguez de Heredia
  • Mari Asun Lopez
  • Eñaut Otazo
  • Rocío Sánchez
  • Begoña Sarasola
  • Maria Angeles Orbegozo
  • Josu Mitxelena
  • Jose Ignacio Irastorza
  • Maite Peña
  • Pilartxo Olaskoaga
  • Josetxo Oliveri
  • Nieves Jauregi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.