Lau urtetik gorako haurrentzako ipuin-kontaketa, Lur Kortarekin
Datorren astelehenean ipuin kontaketa saioa egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan, haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko.
Haur txikien artean irakurzaletasuna sustatzeko, ipuin-kontaketa saioa antolatu dute datorren astelehenerako —hilak 24—. Lur Korta arituko da kontu kontari.
4 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da. 17:00etan hasiko da, eta ohi bezala, Manuel Lekuona bibliotekan izango da.
Garaiz joateko eskatu dute liburutegiko arduradunek. Saioak irauten duen bitartean ezin dela meriendatu gogorarazi dute. Helduak ezingo dira saiora sartu.