Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ibiliaz, mendizaletasuna eta jakin-mina asebete

Bizardia elkarteak 42. aldiz antolatu du ibilaldia. Etzi izango da, eta oraingoan Landarbaso aldera joango dira. «Sorpresaren» bat edo beste izango duela iragarri dute.

xenpelar erreka Sarobe errekan jarri duten zubitxoa. Papereko edizioko argazkia ez da zuzena.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/04/21

Ohiturari jarraituz, Bizardia elkarteak deituta, hamaika mendizale elkartuko dira Done Eztebe plazan, etzi. Pandemiak tradizioa aztoratu zuen, eta iaz maiatza bukaeran antolatzea erabaki zuten azken momentuan. Ohi baino jende gutxixeago —140; normalean 180 lagun inguru dira— elkartu ziren, inprobisatu zutelako.

Aurten apirila bukaerako datara bueltatu dira, eta eguraldiak baimena ematen badie, lehengo zifretara hurbilduko dira. «Meteorologiak asko baldintzatzen du ibilaldiaren arrakasta, izen ematea egunean bertan egiten delako», esan du Jesus Olaizolak, antolatzaileetako batek.

Done Eztebe plazan jarri dute zita, 07:30ean. Bost euro ordaindu beharko dira izena emateagatik; 14 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko.

22 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, bost ordu inguruan egitekoa. Abuztuan hasi ziren prestaketa lanetan. Badute hasiera eta bukaera —Oiartzungo plazan eta Bizardia elkartean, beti—, baina ibilbideak landu behar dituzte.

«Aurten, Landarbaso aldera jo nahi genuen, eta 28 kilometroko ibilbidea ateratzen zitzaigun. Gehiegi zen, eta murriztu genuen. Kontuan hartu behar da plazatik ateratzen garela, eta hortik mendietara koska bat dagoela», esan du.

Urtero saiatzen dira toki «politak edota ezezagunak» sartzen. Aurten, adibidez, ur-jauzi baten ondotik pasatuko dira, eta haitzuloak adieraziko dituzte panelen bitartez, baita karobiak ere. «Susperregi jatetxearen azpialdean badago ibar bat, Xenpelar errekaren inguruan. Hortik pasatuko gara, Iturriotzetik pasatu ondoren eta Karrikara joan aurretik», jakinarazi du Olaizolak.

Elkarrizketa hau bukatu ondoren, astelehenean, bertara joan da: erreka pasatzeko lagungarri bat jartzea da asmoa. Ez da ibilaldia prestatzeko egin dituzten lan bakarrak. «Utzitako bide bati buruz hitz egin ziguten. Bertara joan, bidea ikusi, eta garbitzen aritu dira hiru lagun».

Ibiltzearekin batera, parte hartzaileei jakin-mina piztu nahi dietela onartu du Olaizolak. Horregatik adieraziko dituzte hainbat txoko. «Ibiltzea denok egin dezakegun zerbait da, baina gustatzen zaigu jendeak bidean dauden gauzak ikus ditzan. Kuriositatea piztu nahi dugu parte hartzaileengan, beste zerbait gehiago eskaini», adierazi du. Eta aurreratu du: «Sorpresa asko egongo direla uste dut».

Parte hartzaile gehienak Oiartzungoak direla ziurtatu du Olaizolak, baina Bizardiaren deialdiak inguruko herrietan erakarmena baduela gaineratu du. «Oreretako jendea etortzen da, Lezokoa, Donibanekoa… Baina baita Irungoa ere, Katea auzokoa zehazki».

Horren azalpena eman du: «Juanjo Arabolaza zena nirekin ibiltzen zen ibilbidea prestatzeko lanetan. Katean bizi zen, eta hango jendea konbentzitzen zuen gurekin etortzeko. Ahoz ahokoarekin funtzionatzen dugu».

Hamaiketakoa, gakoa
Ibilaldia Gurutzen bukatzen dute, Bizardia elkartearen egoitzan. Xahututako indarrak berreskuratzen dituzte mahaien bueltan. «Ibilaldian parte hartzen duen jendeak hurrengo urtean errepikatu ohi du hamaiketakoari esker», esan du Olaizolak.

Iganderako dena erosita izan ohi dute, eta bezperan jartzen dute haragia egosten. Gainontzeko pintxoak igandean bertan prestatzen dituzte. Guztira 15-20 lagunek hartzen dute parte horren guztiaren antolaketan.

Eguna «giro politean» bukatzen dute, ibilbide polita egin ondoren. Eguraldiak laguntzea bakarrik falta zaie.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.