Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

OKEko neskek hiru puntuak etxera, ongi kostata

Gizonen taldea bikain hasi den arren, markagailuari buelta eman diote arrasatearrek; azkenean berdindu dute. areto futboleko lehen taldea, erraz.

oiartzun arratia Igorren gorriz jokatu zuten oiartzuarrek, eta defentsa ongi itxi zuten.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/04/24

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak arerio gogor baten zelaia bisitatu zuen larunbatean. Arratiak ez zituen gauzak erraz jarri, eta partida oso lehiatua ikusi ahal izan zen Igorreko soropilean.

Defentsa lan bikaina egin zuten bi taldeek, eta aukeren sorburuak lehortu zituzten. Bigarren zatian Oiartzunek jokalariak zein sistema aldatu zituen, eta aukera pare bat sortu zituzten. Horietako batek sareetan bukatu zuen, eta horrela lortu zituzten hiru puntuak.

Oiartzun laugarren da sailkapenean, eta sei puntuko aldea du Añorgarekiko. Datorren asteburuan donostiarrek bisitatuko dute Karla Lekuona.

Mutilen partida, gorabeheratsua

Gizonen talde nagusiak Mondragonen bisita jaso zuen atzo eguerdian Ugaldetxon. Oiartzuarrak oso ongi ateraziren zelaira, eta 25. minuturako bi gol sartuta zituzten, Aitzurik lortutakoak.

Bigarren zatian gauzek okerrera egin zuten, urdinek gol bat sartu zutelako bere atean. Arrasatearrek beste bi gol sartu zituzten, eta markagailuan aurretik jarri ziren.

Kolpe gogorrek ez dituzte oiartzuarrak burumakur utzi, eta aukerak sortzen joan dira. Penalti bat huts egin zuten arren, berdinketaren gola lortu zuen Eñaut Fernandezek.

Areto futbola

OKEren talde nagusiak Idiazabalen kantxara bisita egin zuen. Partida orekatua hasi zen arren, oiartzuarrek hiru gol sartu zituzten atsedenaldira iritsi baino lehen.

Aldageletatik bueltan beste hiru sartu zituzten, eta 1-6 nagusitu ziren.

Miren Tabernak, berriz, Elorsoron jokatu zuen, Zarautzen kontra. Etxekoak aurreratu ziren, baina zarauztarrek segituan irauli zuten markagailua.

Bigarren zatian oiartzuarrak hobe izan ziren, baina sortutako aukerak ez zituzten gauzatu. Bisitariek hirugarren gola sartu zuten, hiru puntuak eramateko.

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Arratia — Oiartzun: 0-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Mondragon: 3-3.

Emakumeen Euskal Liga

  • Peña Athletic Santurtzi — Oiartzun B: 2-1.

Gizonen Gorengo Maila

  • Deustuko Unibertsitatea — Oiartzun B: 6-0.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.

  • Oiartzun C — Antiguoko B: 3-0.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Oiartzun — Indartsu C: 2-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Beti Ona: 2-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Idiazabal BaiReformas — Oiartzun KE: 1-6.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Madamar Zarautz: 1-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.