Ludopatia eta mendetasun psikologikoen gaineko hitzaldia bihar Ekintza Biberen eskutik
Xenpelar Etxean izango da hitzaldia, 18:00etan hasita
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Ekintza Bibe Bizi Berria Gipuzkoako Ludopatia eta mendetasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak hitzaldia egingo bihar Errenteria-Oreretan. Hogeita bederatzi urte daramatza elkarteak lan hori egiten, eta biharko hitzaldian ibilbide horren berri ematearekin batera azken emaitza eta datuak ere jakinaraziko ditu. Halaber, antolatzen dituzten ekintzen berri zuzenean jasotzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. (Hemen klik eginda, HITZAk elkartearen gainean egindako erreportajea irakur daiteke)
Iazko madalenetako omenduetako bat izan zen Ekintza Bibe elkartea.
Xenpelar Etxean izango da hitzaldia, 18:00etan hasita
