Oiartzungo bikote bat, aurrera pala txapelketan
Mitxelena eta Arzallusek osatutako bikoteak aurrera egin du asteburuko kanporaketan. Arkotxa eta Larretxea kanpoan geratu dira.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko zortzi kanporaketa jokatu dituzte pasa den asteburuan. Oiartzungo bi bikotek kanporaketa jokatu zuten.
Balantzea erdipurdikoa izan zen, bikoteetako bat kanpoan geratu baitzen. Arkotxa eta eta Larretxea oiartzuarrak 14 tantotan geratu ziren. Beste bikoteak —Mitxelena eta Arzallusek osatutakoak— aurrera egitea lortu zuten, hiru tantogatik.
Datorren asteburuko hiru egunetan jokatuko dituzte partidak. Hamalau izango dira guztia, 11 gizonezkoenak eta beste hirurak emakumeenak.
Lehen Maila
- Salegi — Seoane / Iriarte — Garbisu: 25-22.
- Loidi — Dagerre /Arizmendi — Inda: 25-19.
Bigarren Maila
- Asiain — Bertiz / Salvador — Salvador: 25-10.
- Arana — Zubiarrain / Etxaburu — Agirrebeña: 25-18.
- Zurutuza — Manterola / Telletxea — Telletxea: 08-25.
Hirugarren Maila
- Arkotxa — Larretxea / Arruti — Cabaleiro: 14-25.
- Goñi — Goñi / Mitxelena — Arzallus: 22-25.
- Loidi — Garcia / Badiola — Viena: 15.25.