Orgasmok film laburren lehiaketa abiatu du
Metraiak izeneko lehiaketa martxan da. Maiatzaren 21era arte aurkez daitezke euskarazko lanak. Hautatutakoek saria eta proiekzioa jasoko dituzte.
Orgasmo Oiartzungo Gazte Sortzaileen Elkarteak film laburren lehiaketa antolatu du. Metraiak 2023 izena jarri diote, eta lanak aurkezteko epea zabalik da.
Maiatzaren 21era aurkez daitezke lanak. Bi baldintza bete beharko dituzte: euskaraz errodatua izatea eta iraupena gehienez hogei minutukoa izatea.
Parte-hartzaileek aurkeztuko dituzten lanen artean hiru hautatuko dituzte. Bakoitzak 200na euro jasoko ditu, eta Landetxeko kultur aretoan proiektatuko dituzte, ekainean.
Lanak posta elektroniko bidez bidali behar direla jakinarazi du Orgasmok.