Sei alderdiren alde eman ahalko da boza Pasaian
Hauteskundeetarako zerrendak osatu dituzte PSE-EEk, EH Bilduk, EAJk, PPk, Ezker Anitza-IUk eta Podemos-Aliantza Berdeak.
Hilabete gelditzen da maiatzeko hauteskundeetarako, eta dagoeneko publiko egin dute, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), zenbat eta zein hautagai zerrenda osatu diren herri bakoitzean. Pasaian sei alderdi aurkeztuko dira alkatetzarako.
Pasaian hamazazpi izen-abizeneko zerrenda osatu duten taldeak honakoak dira: EH Bildu, EAJ, PSE-EE, PP, Ezker Anitza-IU, eta Podemos-Aliantza Berdea. Lehen hiruek dagoeneko egin dituzte euren zerrendak aurkezteko ekitaldiak (PSE-EE, EH Bildu eta EAJ). Beste hiruenak, GAOn argitaratutako dokumentuan kontsulta daitezke.