Festen antolakuntzan parte hartu nahi duten bizilagunei dei egin diete bilera irekian parte hartzeko. Alkateordetzan izango da.
Orain dela aste batzuk martxan dira sanpedrotarrak barrutiko jaiak antolatzen. Horretarako elkargune nagusia San Pedroko Jai Batzordea da, eta hurrengo hitzorduaren berri eman dute: maiatzaren 2an izango da.
Asteartearekin, beraz, bilduko dira San Pedroko bizilagunak jaien inguruko kontuak lotzen jarraitzeko. Alkateordetzan izango da topaketa, iluntzeko 19:30ean. Jai Batzordeak pasaitarrentzako foro irekiak dira, eta beraz, bizilagunei dei egin diete ospakizunak antolatzera hurbil daitezen.