Filmaren aurrestreinaldia egingo dute Errenteria-Oreretan asteazkenean Errenteriako Udalak, Niessen Zienmak eta OzZinemak.
Zerrenda aurkeztearekin batera, sei mugarri dituen hauteskunde programaren berri ere eman du Maite Gartzia alkatetzarako hautagaiak.
Iaz zazpi proiektu hautatu eta lagundu zituzten, lehenengo aldiz. Aurtengo proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte izango da.
Fanderiako igerilekuko estalpe berria, Fanderiako pilotalekuko zoruan konponketak hezetasun arazoak konpontzera, herriko garraio publikoa sustatzera, eta Agustinetako lanbide sortzaileen poloan kudeatzailea kontratatzera bideratuko du gerakinaren zati bat.
Haur parkeak hobetzeko konpromisoa berretsi du Lezoko Udaleko Gobernu Taldeak eta udala lezoar familiekin elkartzeko prest dagoela esan dute.
Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa aurkeztu dute gaur. Hamargarren ekitaldia, maiatzaren 2an, 4an eta 9an egingo dute Niessen Kulturgunean, eta hiru egunetan 26 film labur eta lau dokumental ikusteko aukera izango da.
Errenteria eta Oiartzungo Correoseko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean kontratazio faltagatik protesta egiteko. "Kezkagarritzat" jo dute lanpostuak ez betetzea.
Deskarga ezazu doan Oreretako XXV. Sagardo Egunaren gehigarria.
Agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEko bozeramaile eta Maiatzeko 28ko udal hauteskundetarako zerrendaburu Isaac Palenciak. Ez da bakarrik azaldu prentsa aurrera, Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, eta Garraio sailburua eta Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa ahaldunak ere hartu dute parte agerraldian.
Santiago plazatik abiatuko da martxa, maiatzeko lehen igandean. Tontorrean hamaiketakoa jan eta suziriak botako dituzte aldarri gisa.
Festen antolakuntzan parte hartu nahi duten bizilagunei dei egin diete bilera irekian parte hartzeko. Alkateordetzan izango da.
'Musica para salvar vidas' gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du hitzordua, bazterkeria pairatu duten haurrei laguntzeko. Maiatzaren 5ean, Maria Donea Zeruratzea parrokian izango da kontzertua.
Killirikupek Irule zerbitzu juridikoetako abokatuak gonbidatu ditu, hitzaldia eman dezaten. Legeak harremanak nola arautzen dituen aztertuko dute.