Don Bosco sarien aurre erakustaldiak Lekuona hartu du
Semaforo inteligentea, bluethoot bidezko auto txikia, robotak... Don Boscoko ikasleek, beren abilezia agerian utzi dute gaur db Sarien aurre erakusketara bildu dituzten proiektuekin. Lekuona Fabrikan egin dute erakusketa hori.
Ikasle batzuk Lekuona Fabrikako gaurko erakusketan. Ikasturtean zehar sortu dituzten proiektuak erakusten ari dira Don Boscoko ikasleak Lekuona Fabrikan. Landutako proiektu guztien artean onena edo onenak aukeratuko dituzte db Sarietan. Zita maiatzaren 26an izango da ikastetxean bertan, baina aurretik, sortutakoak herritarren eta beste ikastetxeen eskura jarri dituzte Don Boscoko ikasleek.
Semaforo inteligentea, bluethoot bidezko auto txikia, robotak, itsuentzako bastoia, ahots sintetizadorea, errealitate birtualeko betaurrekoak… Don Boscoko ikasleek, beren abilezia agerian utzi dute gaur db Sarien aurre erakusketara bildu dituzten proiektuekin. Lekuona Fabrikan egin dute erakusketa hori.. Izan ere, gaurko aurre erakusketa irekia da gerturatu nahi duten herritar guztientzat.
Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika arloak sustatzeko helburuarekin jarri zituzten martxan db Sariak, eta aurtengoa hamargarren ekitaldia izango dute. Pandemiaren eraginez, bi urteko geldialdia izan dute sari horiek.
Honen ostean, Don Bosco Sarien harira erakusketa antolatuko dute ikastetxean. Orduan erabakiko dute zein proiektuk merezi duen sari nagusia.
