Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Marrazoak eta abandonatutako sareak, itsaspeko zinemaren protagonista

Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa aurkeztu dute gaur. Hamargarren ekitaldia, maiatzaren 2an, 4an eta 9an egingo dute Niessen Kulturgunean, eta hiru egunetan 26 film labur eta lau dokumental ikusteko aukera izango da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/28

Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa aurkeztu dute gaur. Hamargarren ekitaldia, maiatzaren 2an, 4an eta 9an egingo dute Niessen Kulturgunean, eta hiru egunetan 26 film labur eta lau dokumental ikusteko aukera izango da.

Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta David Sanchez Carretero iniziatibaren zuzendariak azaldu dituzte  itsas hondoa ezagutarazi eta harekiko errespetua transmititzea helburu 1975ean Real Sociedad Itsaspekoak urpekariek sortu zuten zikloaren nondik norakoak. Cimasub edo Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren lana aitortu du Ferradasek, “argazki eta zinemaren bidez gehienontzat ezezaguna den itsas hondoa ezagutzen laguntzen digute. Naturak aldeko garaiak bizi ez dituen honetan jartzen dituzte gainera gure esku irudi horiek. Ezin baitugu ahaztu, pertsonon jarrerak kaltetzen duela gehien natura, itsasoak, itsas hondoa eta bertan bizi diren espezieak, baina espero dezagun beranduegi ez izatea atzera egiteko, eta inpaktu hori itzulgarria izan dadila”.

Horretarako, ordea, ezinbesteko jo du Ingurumen udal arduradunak ezagutza, “ezagutu, jakin behar da hori da bidea, eta hori da zehazki, Cimasub zikloaren xedea neurri batean”.

Herritarrak parte hartzera deitu ditu, “gozatzera” zikloarekin, baita Xenpelar Etxean dagoeneko zabalik den argazki erakusketa ikustera ere maiatzaren 14ra arte. Bertan Cimasub Zikloaren argazkirik onenak ikusteko aukera izango da.

Itsasoarekiko maitasuna eta zaintza

Itsasoarekiko maitasuna eta zaintzaren gainean kontzientziatzeko bide bilakatu dela iniziatiba nabarmendu du Sanchezek bere aldetik, eta nabarmendu du filmak ikusteko zein argazki erakusketarako sarrera doakoa dela. Hartzailea berriz, publiko zabala, “txikienetatik hasita helduetaraino”. Bertaratzen direnak ez dituela zikloak epel uzten esan du zuzendariak, “behin etortzen denak, errepikatu egiten du”. Argazki erakusketa eta film emanaldiez gain, Itsaspeko Txikizikloa ere antolatu dute. Maiatzaren 2an, asteartea, izango da hori eta 10 eta 12 urte arteko haurrei begira antolatutako ekintza da. Azken hori ikastetxeentzat antolatu dute.

Aurten zinema zikloak eskainiko duenaren laburpena egiten duela kartelak azaldu du, bestalde, Sanchezek: “Sarean nahastutako marrazoa azaltzen da bertan, eta hori eskainiko dugunaren laburpen bat da. Marrazoak zein itsasoan abandonatuta uzten dituzten sareak izango dira aurtengo protagonista nagusiak. Sare horiek itsasoan abandonatzea zein erraza den, eta zein nekeza handik ateratzea gero erakutsiko duten lanak ikusi ahalko dira besteak beste. Marrazoekin gertatzen ari dena, sufritzen ari direna gizakiongatik ere erakutsiko dugu”.

Finean, zinemak marrazoei eman dien itxura beldurgarria hankaz gora jartzera datozela erantsi du, “erakutsiko dugu marrazoekin elkarbizitza posiblea dela,  inongo arazorik gabe haiekin egunero lanean ari diren pertsonak badirela”.

Hori baieztatzeko datuak eman ditu gainera, Sanchezek: “Bataz beste, hamar lagun hiltzen dira marrazoen erasoen ondorioz urtean planeta osoan. Azken egunean emango dugun dokumentalaren bidez, gizakiaren erasoen ondorioz hiltzen den marrazo kopuru ikaragarria ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Milioiez ari naiz, ikaragarria da. Horrekin hausnarketa ere sustatu nahi dugu, hiltzailea nor den mahai gainean jarri”. Zikloaren barruan, irudi ederrak, ikuslea ukituko dutenak, datuak, informazio ugari… aurkituko dute ikusleek, eta bertatik hausnartzeko gogoz irtengo diren zalantzarik ez du zuzendariak, “herritarrak itsas hondoaren eta naturaren zaintzaren gainean kontzientziatzea lortzen dugu zikloaren bidez”.

Ekiteko garaia

Orain edo inoiz ez du aurten leloa zikloak, “ekintzak behar ditugulako, ez da planak egiteko garaia, ekitekoa baizik. Gutako bakoitzak zer egin dezakegu hau aldatzeko, hori da hausnarketa”. Kontzientziaziorako tresna bai, baina itxaropenerako akuilu ere izan nahi du zikloak, eta horren harira, munduko hainbat lekutan itsas hondoak eta natura babesteko egiten ari diren iniziatibak ere erakutsiko dituzte zinema ziklo horren barruan, “denak ez direlako berri txarrak”.

Datu gehiago eman ditu zikloaren gainean zuzendariak. Hamabi herritik, hamalau herrietan zikloa antolatzera igaro dira; iaz hogeita hamar proiekzio saio egin zituzten, 2.000 ikaslerengana heldu ziren hamasei Txikiziklo antolatu, eta 9.000 ikusle izan ditu zikloak urtebetean. Lanen kopuruari ere erreparatu dio, eta 60 jasotzetik, 80 herrialdetako 250 lan jasotzera pasa gara aurten, “gero eta gehiago gaituzte kontuan, baita lan berriak estreinatzeko ere eta kalitatea gero eta handiagoa da, eta hori pantaila handian nabaria da”.

Ferradasek bezala, herritar guztiak deitu ditu parte hartzera Sanchezek, “saioa atseginak, dinamikoak eta oso interesgarriak izango dira”. Egunez eguneko programazioa, hemen kontsulta daiteke.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.