Maite Gartzia: "Ilusio berritua eta zerrenda indartsuarekin gatoz"
Zerrenda aurkeztearekin batera, sei mugarri dituen hauteskunde programaren berri ere eman du Maite Gartzia alkatetzarako hautagaiak.
Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, alianza Verdek maiatzaren 28ko udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu du gaur. “Ilusio berrituarekin” aurkezten direla esan du zerrendaburua den Gartziak, “oso zerrenda indartsuarekin, gure herriarekin lotura handia duten pertsonek osatua, eta kezka nagusi batekin: herritarrengandik gertu egotea”.
Hori Gartziak markatu duen lehentasuna, “Errenterian bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko gogor lan egiten jarraitzea dugu helburu”. Hauteskunde zerrenda osatzen duten kideen gainean mintzatu da moreen alkatetzarako hautagaia, eta abarmendu du Errenteriarekin lotzen dituen konpromisoa. Duela lau urte hasitako “lan gogorrarekin” jarraitu nahi dutela erantsi du hautagaiak. Halaber, bukatzear den agintaldian Errenteriako Udaleko gobernu taldeko kide izan diren epean izandako lorpenak nabarmendu ditu Gartziak: “zaintza sare handi bat sorttzea lortu dugu, Emakumeen Etxea indartzea, Lekuona eskualdean erreferentziazko kultura eta arte zentro diziplina anitzekoa gisa inauguratzea, sare komunitarioetarako laguntza kanpaina, edota kalean bizi diren pertsonekin eta kale hezitzaileekin batera lanketak egitea”.
Proiektu horiei guztiei jarraipena eman nahi dietela erantsi du, “baina batez ere, egiteke daudenak bultzatu nahi ditugu”.
Gaurko agerraldian zerrendakideak aurkeztu ditu Gartziak, baina ez hori bakarrik. Udal hauteskundetarako ondu duten programaren ildo nagusiak ere aletu ditu. besteak beste, garapen jasangarria eta tokiko ekonomia sustatzeko zenbait neurri zehatz proposatzen dituztela aurreratu du, “neurri horiek gure udalerriaren eta Errenteriaren benetako beharrei erantzuten diete, eta herritarren parte hartzea sustatzea eta gure tokiko erakundeei balioa ematea dute helburu”.
Programa bat, sei mugarri
Atzera begira jarri da eta nabarmendu du amaitzear dena, ez dela agintaldi erraza izan: “Pandemiak hasieratik baldintzatu zuen bide orria, hala ere, erakutsi dugun ilusioarekin, errespetuarekin eta erantzukizunarekin mantentzen saiatu gara. Ondo bizitzeak merezi du, eta horretarako beharrezkoa da herritarrei axola zaiena, kezkatzen dituena agenda politikoan egotea. Herritarrak erabaki behar dute, eta ez beste batzuek haien ordez. proiektu plural inklusibo honekin bat egitera gonbidatzen ditugu herritarrak”.
Programaren sei mugarriak banan bana aipatu ditu ondoren Gartziak. Errenteria feminista da lehena. Horren barruan, emakumeen Etxea martxan jarri izana, eta indarkeria sexistaren aurkako estartegien garapena aipatu ditu. LGTBI+ aholku batzordea martxan jarri izana aipatu du, bestalde, eta zerbitzu publikoetarako sarbidean dagoen genero arrakalaren aurka, eta Errenteriako emakume sortzaileak aitortzeko baliabideak sortuko dituztela esan du.
Errenteria demokratikoa da bigarren mugarria. Horren barruan, zerga politika berri bat diseinatzea, zerbitzu publiko indartsuak eta wifi sare publikoa aipatu ditu. Herri bizigarria aipatu du hirugarren mugarri gisa, eta bizikletaren erabila sustatzea, Oiartzun ibaiaren inguruko eremuak berreskuratzea, edota animalien ongi izatearen alde lan egitea aipatu ditu besteak beste.
Errenteria sortzaile eta osasungarria mugarriaren barruan, kirol instalazioen hobekuntzak aipatu ditu moreen alkategaiak, eta horri gaineratu hizkuntzen etxearen sorrera, edota kultura, aisialdi eta kirol eskaintza berriak auzoetan sustatzea. Errenteria bizitza duin baterako da hautes elkargoaren bosgarren mugarria, eta enplegu planak aipatu ditu beste neurrien artean horren barruan.
Seigarren eta azken mugarria, Errenteria guztientzat da. Azpiegitura egokien sorrera, etxebizitza publikoa eta irisgarriaren aldeko apustua, eta etxebizitza bulegoaren sarrera aipatu ditu horren barruan.
Aurkezpen ekitaldian Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia eta Miren Etxebeste ahaldun nagusi izateko hautagaia izan dira.
Zerrenda
-
Maite Gartzia Ontiveros
-
Yolanda Martín Marcos
-
Xabier Sánchez Aguirregomezcorta
-
Nagore Basurto Escamilla
-
Aitor Sánchez Pérez
-
Laura Selgas Sendra
-
Miguel Harina Mitxelena
-
Cristina Garceo Odriozola
-
José Luis Gallego Romero
-
Saturnino Ruiz Boza
-
Manuel Hermida Ruido
-
Encarni Guereño Quintana
-
Ana Bueno Ruiz
-
Aitor Busselo Ruiz
-
Ion Ortiz Chans
-
Natalia Olivera Bueno
-
Gloria Miguel González
-
José Cruz Legorburu Ayestarán
-
Maria Lourdes Morales García
-
Mikel Olaizola Garatea
-
José Manuel Ferradas Freijo