Topoa lurperatzeko proiektua "ezinbestekoa" PSE-EErentzat
Agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEko bozeramaile eta Maiatzeko 28ko udal hauteskundetarako zerrendaburu Isaac Palenciak. Ez da bakarrik azaldu prentsa aurrera, Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, eta Garraio sailburua eta Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa ahaldunak ere hartu dute parte agerraldian.
Agerraldia egin du gaur Errenteriako PSE-EEko bozeramaile eta Maiatzeko 28ko udal hauteskundetarako zerrendaburu Isaac Palenciak. Ez da bakarrik azaldu prentsa aurrera, Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, eta Garraio sailburua eta Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa ahaldunak ere hartu dute parte agerraldian. Datorren agintaldian “ezinbestekoa” jo dute topoaren lurperatzea Errenterian.
Palenciak eta Romerok udal hauteskundeen garrantzia nabarmendu dute: “Maiatzaren 28ko hauteskundeek garrantzia bizi dute. Finean, erabaki egingo da Errenteriak aurrera egingo duen proiektu estrategikoen aldeko apustuarekin”. Harago jo du Arriolak, eta erantsi du Eusko Jaurlaritzan duen “erantzukizun instituzionaletik” Errenterian topoa lurperatzeko proiektuaren finantziazioaren %50 lortzeko konpromisoa hartu du datozen lau urteetan, “horretarako, ezinbestekoa da udalak hartzea gidaritza. Horregatik, proiektu hau errealitatea bihurtuko da Isaac Palencia Errenteriako alkate bada, bera delako proiektu hori gidatzeko gaitasuna duen bakarra”.