Beloagako gaztelura joango dira herriko mendizaleak
Maiatzaren 6rako 10-11 kilometro inguruko txangoa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Aldez aurretik izena eman beharko da.
Oiartzungo Beloaga gaztelua Urdaburu Mendizale Elkartearen Ipar Martxaren hurrengo helmuga izango da. Izan ere, datorren maiatzaren 6rako (larunbata da) Errenteria-Oreretatik abiatu eta Gaintxurizketara abiatuko dira herriko mendizaleak, gazteluan geldialditxoa eginez. 10-11 kilometro inguruko ibilaldia izango da.
Herriko Diputazio plazatik abiatuko dira (9:00etan). Itzultzeko aldiz, Gaintxurizketan busa hartuko dute.
Ura, trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak eramateko gogorarazi dute elkartekoek.
Maiatzaren 5a izango da izena emateko azken eguna. Lotura honetan apunta daitezke herritarrak.