Sagardo Eguneko zozketak badu irabazlea
Jaiaren barruan, urtero bezala edalontziak erosteagatik, zozketarako txartela jaso zuten bertaratutakoek. Zozketa horren zenbaki irabazlea ezagutarazi dute Sagardo Egunaren antolatzaileek.
Sagardo Eguna egin zuten larunbatean. Eguraldiak ez bazuen gehiegi lagundu ere, jendetsua izan zen sagardoaren bueltan antolatutako jaiaren XXXV. ekitaldia. Goizez, zein arratsaldez, bertako zein inguruetako herrietako hamarnaka eta hamarnaka lagun gerturatu ziren Agirre Lehendakariaren plazan antolatzaileek jarritako karparaino.
Jaiaren barruan, urtero bezala edalontziak erosteagatik, zozketarako txartela jaso zuten bertaratutakoek. Zozketa horren zenbaki irabazlea ezagutarazi dute Sagardo Egunaren antolatzaileek. Zenbaki irabazlea, honakoa: 2321
Txartel horren jabeak Errenteria-Oreretako Donostia sagardotegian bi lagunentzako otordua irabazi du.