[Galeria] Capoeirak elkartu ditu
Familia Lagun programa "pozik" da emaitzarekin eta familiek emandako erantzunarekin, izan ere, 90 haur eta heldu gerturatu ziren Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokira tailerrean parte hartzeko.
Familia Laguna programak Aldeia de bambas Elkartearekin elkarlanean capoeira saioa antolatu zuen pasa den ostiralean. Familia Laguna programa ezagutzera ematea zen helburuetako bat, baita Errenteria-Oreretan dauden jatorri askotariko familien elkargunea sortzea.
Familia Lagun programa “pozik” da emaitzarekin eta familiek emandako erantzunarekin, izan ere, 90 haur eta heldu gerturatu ziren Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokira tailerrean parte hartzeko. Bi zatitan banatu zuten tailerra. Lehen partean, capoeira egiteko erabiltzen diren eskuz eginiko instrumentuak erakutsi zituzten eta nola jotzen diren ikasi zuten bertaratu zirenek. Bigarren zatian, capoeiraren mugimenduak irakatsi zizkieten hurbildutakoei Aldeia de Bambas elkarteko kideek. amaitzeko, berriz, ikastitako guztiarekin erakustaldia egin zuten familiek.
Jarduera udalerrian kulturartekotasuna lantzeko eta kulturarteko harremanak sortzeko beste aurrera pausua dela nabarmendu dute Familia Laguna programako arduradunek: “Programatik udalerriko komunitateari zuzendutako jarduera gehiago egitea aurreikusi dugu, beraz adi egon”. Jarraipena egiteko, Familia Lagunaren web orria eta Ongi Etorri Eskolara proiektuko sare sozialetara adi egoteko eskatu dute.
Ondoko galeriako argazkiak, Familia Laguna programak egindakoak dira.