Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioetara deitu du, gainera, hilabete honetan, mobilizazio eta presio sozialarekin jarraitzea ezinbestekoa jota. Lehena hilaren 13an izango da Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da alderdi Ederretik. Bigarren deialdia, hilaren 25ean egin du. Manifestazioa egingo dute orduan Gasteizko Plaza Berritik Legebiltzarrera.
Iñaki Fernandez eta Eukene Saezen K-2a garaile izan da Ur Lasaietako Maratoi Erdiko Espainiako Txapelketan, beteranoen kategorian.
LGTBIQ+fobiaren kontrako egunaren harira, Kontzejupea liburutegi bihurtuko dute larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu dute.
Familia Lagun programa "pozik" da emaitzarekin eta familiek emandako erantzunarekin, izan ere, 90 haur eta heldu gerturatu ziren Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokira tailerrean parte hartzeko.
Oarsoaldeko lau udalerriek 64 jarduera antolatu dituzte, beste urte batez. Horietako 25 jarduera Oiartzunen izango dira.
Hamabi norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan, Madalensoron. Datorren asteburuan 11 partida jokatuko dira. Finalak, ekainaren 3an.
Haurrak ere kontuan hartu beharko dituzte proposamenek. Maiatzaren 15era arte aurkez daitezke proposamenak. Auzoetako jaietan txikien parte-hartzea sustatu nahi dute.
Omendua izateko proposatutako pertsonaren edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzia aurkeztu behar dute proposamena egin nahi duten elkarteek.
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak Bixirock jaialdia antolatu du. Bi sarrera bikoitz zozkatuko dira HITZAkide eta harpideen artean.
Illunbe Musika Elkarteak antolatu du desfilea, Pasaia Musikalekin elkarlanean. Serafin Esnaolatik irtengo da kalejira, 12:00etan.