Inude eta artzainen desfilea, larunbatean, Trintxerpen
Illunbe Musika Elkarteak antolatu du desfilea, Pasaia Musikalekin elkarlanean. Serafin Esnaolatik irtengo da kalejira, 12:00etan.
Illunbe Musika Elkarteak, Pasaia Musikalekin elkarlanean, inude eta artzainen desfilea antolatu du datorren larunbaterako, hilak 6. Irteera Serafin Esnaola kaletik izango da, 12:00etan.
Ibilbidea honakoa izango da: Euskadi etorbidea, Azkuene kalea eta Gudari plaza. Antolatzaileek bizilagunei dei egin diete antzinako jantziekin mozorrotuta jaitsi daitezen.