Madalenetako omendua aukeratzeko prozesua zabalik
Omendua izateko proposatutako pertsonaren edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzia aurkeztu behar dute proposamena egin nahi duten elkarteek.
Madalenen barruan, urtero bezala, pertsona edo elkarte bat omenduko du Errenteriako Udalak. Omenduak hautatzeko prozesua zabaldu du horretarako, eta herriko elkarteek proposamenak egiteko aukera izango dute, beraz. Zu! Zure Udala zerbitzuan omendua izateko proposatutako pertsonaren edo elkartearen izena eta omendua izateko arrazoiak azaltzen dituen idatzia aurkeztu behar dute. Epea zabalik da, hilaren 21era arte.
Modu telematikoan ere aurkeztu daitezke proposamenak (egin klik hemen).
Omenduak madalenei hasiera emango dien txupina jaurtitzeko ohorea izango du eta omenaldirako prestatutako ekitaldian oroigarri berezi bat jasoko du. Gainera, hala nahi izanez gero, udalak antolatutako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du gordeta.