Oiartzungo hiru bikote, pala txapelketako final laurdenetan
Hamabi norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan, Madalensoron. Datorren asteburuan 11 partida jokatuko dira. Finalak, ekainaren 3an.
Girizia elkartearen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak bere bidea jarraitzen du. Pasa den asteburuan hamabi partida jokatu zituzten, bederatzi gizonen txapelketan eta beste hirurak emakumeenean.
Kanporaketak jokatzen ari dira mutilen txapelketan, eta hirugarren mailako final laurdenetako fasean Oiartzungo hiru bikote daude. Mitxelena–Arzallus, Markos–Bereziartua eta Arizmendi—Arbelaitz.
Datorren asteburuan 11 norgehiagoka izango dira jokatuko direnak. Dena ongi bidean, finalak ekainaren 3ko asteburuan jokatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Mutilen txapelketan hiru izango dira finalak, bat kategoria bakoitzean, eta bestea neskenean.
Gizonen Lehen Maila
- Salaberria — Arriaga / Antxordoki — Martikorena: 13-25.
Gizonen Bigarren Maila
- Berho — Merindano / Luixa — Etxeberria: 25-18.
- Andueza — Rodriguez / Landa — Uribarri: 25-13.
- Aldalur — Contreras / Ormazabal — Muñoa: 25-10.
Gizonen Hirugarren Maila
- Zendoia — Ruiz / Mitxelena — Arzallus: 22-25.
- Karrera — Otxoa / Badiola — Viena: 18-25.
- Etxabe — Rekondo / Izkierdo — Ferreiro: 13-25.
- Etxebeste — Etxebeste / 25-21.
- Erdozia — Ibarburu / Galarraga — Ibarguren: 22-25.
Emakumeen Txapelketa
- Ventoso — Anza / Agirre — Ugartemendia: 13-25.
- Del Rio — Arraras / Olano — Uzkudun: 13-25.
- Txintxurreta — Adrian / Mendizabal — Aizpuru: 23-25.