Ku-ku Eguna egingo dute hilaren 6an, bigarren aldiz
LGTBIQ+fobiaren kontrako egunaren harira, Kontzejupea liburutegi bihurtuko dute larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu dute.
Datorren larunbatean, hilak 6, Ku-ku Eguna egingo dute, Oiartzunen. Ku-ku lan taldea, Abaraxka ludoteka eta Oiartzungo Feministen Asanblada elkarlanean aritu dira. Iaz antolatu zuten lehenengo aldiz, maiatzaren 17aren harira. LGTBIQfobiaren kontrako eguna da hori.
Kontzejupea liburutegi bihurtuko dute. Haur literaturako liburuak izango dira protagonista, LGTBIQ+ edo feminismoaren ikuspegia duten edukiak irakurtzeko aukera egongo baita.
Egun osorako egitaraua prestatu dute, literaturarekin lotutakoak.
Egitaraua
- 11:00etatik 13:30era: Liburutegia Kontzejupean.
- 11:00ean: Itsaspeko bihotzak areto literarioa. 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutakoa, udaletxeko pleno aretoan (lehen pasea).
- 12:30ean: Itsaspeko bihotzak areto literarioa. 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutakoa, udaletxeko pleno aretoan (bigarren pasea).
- 17:00etan: Ipuin kontaketa, 3 eta 5 urte arteko haurrentzako, Arizmendienean.
- 17:30ean: Ipuin kontaketa, 6 eta 8 urte arteko haurrentzako, Arizmendienean.
- 18:00etan: Tailerrak:
- Txapak.
- Gora koloretako azazkalak!