Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Urmendi haur eskola doan izango da

Irakaskuntza kuota bere gain hartuko du Oiartzungo Udalak datorren ikasturtetik aurrera. Jangela bakarrik ordaindu beharko da.

urmendi
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/04

Urmendi haur eskola doakoa izango da 2023-24 ikasturtetik aurrera. Izan ere, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, haur eskolara bideratuko duen partida handituko du.

Orain arte gurasoek ordaintzen izan duten irakaskuntza kuota udalak ordainduko du.

Eusko Jaurlaritzak duela egun batzuk iragarri zuen Haur Eskolen Partzuergoaren bidez kudeatzen dituen haur eskolen zerbitzua doakoa izango da. Erabaki horretatik kanpo geratu ziren Urmendi eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako beste hamabi haur eskola.

“Erabaki horrek oiartzuarrengan sortzen duen bereizketa eta kaltea ekiditearen alde egin du udalak”, adierazi du Oiartzungo Udalak.

Urtean 110.000 euro gehiago

1999an sortu zen Urmendi Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa, udalaren eta Haurtzaro Ikastolaren artean. Gaur egun 1.119.000 euroko aurrekontua du.

Orain arte 579.000 euro jartzen zituen udalak (gastu osoaren erdia), 340.000 euro Eusko Jaurlaritzak eta 200.000 euro familiek, irakaskuntza eta jantokiko hileroko kuotekin.

Familiek ordaintzen duten irakaskuntza kuota beregain hartuko duenez udalak, jakinarazi dute 689.000 euroko ekarpena egingo dutela. 110.000 euro gehiago izango dira urtean, eta zerbitzuaren finantzazioaren %62 suposatuko du.

Gurasoek, beraz, jangelako kuota bakarrik ordaindu beharko dute datorren ikasturtetik aurrera.

Neurriak, mahai gainean

Udalak hartu duen erabaki hori behin-behinekoa izango da, datorren ikasturteari dagokiona. Izan ere, hortik aurrera udal erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak balizko irtenbideak aztertuko dituzte.

Horrez gain, udalak gogorarazi du aurrematrikula egiteko epea hastear dagoela. Datorren asteleheentik —hilak 8— hilaren 19ra bitartean izango da.

Seme edo alaba matrikulatuko duten gurasoek erabakiaren berri izateko aukera izango dute. Guraso berriek ere izango dute gaiari buruz informazioa jasotzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.