Erraz irakurri, eta gozatu
Lau Haizetararen irakurketa errazerako taldeak bilkura egingo du hilaren 17an, Jack Londonen sormen lan baten inguruan aritzeko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/05/lau-haizetara.jpg)
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen irakurketa errazeko taldeak bilkura berria egingo du hilaren 17an (asteazkena da), 18:00etan, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenean. Jack Londonen Basabizitzaren deia lanaren inguruan euskaraz erraz irakurtzen eta gozatzen arituko dira.
Saioko partaide izateko aurrez izena eman behar da. Horretarako 688 76 53 98 telefono zenbakira dei daiteke, baita prestatu duten posta elektroniko batera idatzi ere.