
Oiartzuarren "ongizatea zaintzeko" proposamenak jaso ditu koalizioak. Zaintza, kultura eta trantsizio eko-soziala, programaren ardatz.

Ateak Zabalduz programaren IX edizioa egingo dute jubilatuen elkarteek hilaren 8tik 12ra udalak antolatuta; urtean sortutako lanak herritarrei erakutsi dizkiete

Gipuzkoako Hirugarren Mailako finalerdietako partida jokatuko du Kurkubi Lezoskt klubaren gizonen taldeak etzi Bekoerrotan. Irabazten badute bi helburu beteko dituzte: ligako finalera iristea, eta mailaz igotzea.

Oiartzungo bertso eskola Martzelina Bertsozale Elkartea izatera pasatu da. Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolaria izan zena aitortuz. Hari buruzko liburua argitaratu dute, eta etzirako, festa.

Jon Maia bertsolariak sortu ditu abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gaurtik entzungai da 'Erriola' kanta

Lartzabalen kokatutako Lorategi Geologikoa tona bat inguruko hamabi arrokek osatzen dute. Garai ezberdinetakoak dira guztiak eta kronologikoki kokatu dituzte. Zaharrenak, arbelak, karbonifero aldikoak dira —360 milioi urte—.

Bestelako jendarte eredu bat islatzen duen haurrentzako literaturak Kontzejupea bere egingo du bihar, bigarren Ku-ku Egunean. Egun osorako jarduerak prestatu dituzte.

Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.

Ekintza Bibe Gipuzkoako ludopatia eta mendekotasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak esan du gora egingo duela gastu konpultsiboak eta pornografia mendekotasunak.

Iñaki Perez eta Joseba Piñeiro trintxerpetarrak eta Gorka Daguerressar eta Saioa Sese donostiarrak dira Irtêra. Jada bi kontzertu eman dituzte herrian, lehena Trintxerpen eta Donibanen bigarrena. Pop-rock kutsuko diskoa kaleratzear dira.

Oiartzungo eta Azkoitiko taldeek kontzertua emango dute ekaineko lehenengo larunbatean. Sarrerak 12 euroan eros daitezke.

Lau Haizetararen irakurketa errazerako taldeak bilkura egingo du hilaren 17an, Jack Londonen sormen lan baten inguruan aritzeko.

Izan Inurri elkartearen saioa zuzenean ikusi ahal izango da hilaren 11n. Doluari buruzko arituko dira 'Hil arte bizi' izeneko saioan.

Gaintxu areto futbol taldeak mailari eutsi nahi dio: jaitsiera ekiditea bere esku dago, inoren emaitzaren zain egon gabe.

Egungo herri barruko garraio publikoko zerbitzuetan berrikuntzak egingo ditu udalak astelehenetik, eta horrekin batera, hilaren 13tik aurrera gaueko zerbitzu berri bat eskainiko da bi autobus lineen bidez.

Uda 2023 kanpainaren barruan, lezoarrek udan zehar hainbat kirol jarduera egiteko aukera izango dute, herrian, eta eskualdekoetan.

Oiartzun Kirol Elkarteko sei kirol taldek etxean jokatuko dute datorren asteburuan. Miren Taberna izango da lehenengoa.

Emakumeek sortu eta bazterrean geratutako inoiz, edo ia inoiz, kantatu gabeko piezak hartu eta musika emanaldia sortu dute Arantza Perez Eizagirrek, Izaskun Gonzalez Garmendiak, eta Juan Gorostidi Berrondok.

Jaien prestaketan parte hartu nahi duen orori ez ezik jaietan, besterik gabe, interesa duten guztiei ere luzatu diete bertaratzeko gonbita.