Txiltxoko eta Bulegoren kontzerturako sarrerak, astelehenean salgai

Oiartzungo eta Azkoitiko taldeek kontzertua emango dute ekaineko lehenengo larunbatean. Sarrerak 12 euroan eros daitezke.

Bulego Bulego taldea arituko da ekainaren 3an.

Oiartzungo Udalak kontzertua antolatu du ekainaren 3rako, Txiltxoko eta Bulego taldeekin. Landetxen izango da; oiartzuarrak izango dira saioa eskaintzen lehenak, 21:00etan, eta Bulego 22:30ean hasiko da.

Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai, 12 euroan. Musikaze-ren webgunean erosi beharko dira. Baten bat saldu gabe geldituko balitz, kontzertuaren egunean bertan eskura litezke, Landetxeko leihatilan. Kasu horretan 15 euroko prezioa izango dute.

Gatibu, datorren larunbatean

Datorren asteko larunbaterako —hilak 13— Gatibu Bizkaiko taldearen kontzertua dago programatuta. EH Distopikala diskoa aurkeztuko dute, erritmo epelagoekin. Landetxeko eserlekuak kenduko dituzte emanaldi horretarako, eta 600 pertsona sartuko dira bertan, lehen aldiz.

Azkeneko sarrerak salgai daude, 20 euroan. Horiek erosteko webgune honetara beharko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.