Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Kilometroak 23k badu soinu banda: 'Erriola'

Jon Maia bertsolariak sortu ditu abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gaurtik entzungai da 'Erriola' kanta

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/05

Kilometroak 2023k badu soinu banda: Erriola. Joan Maia bertsolari zumaiarrak sortu ditu Orereta Ikastolak antolatutako Kilometroak jaiaren abestiaren hitzak, eta Janus Lester talde beratarrak, berriz, musika. Gaurtik entzungai dago abestia, eta bihar, 12 orduz Erriolan kultura maratoiaren barruan joko du kanta zuzenean estreinakoz talde nafarrak. Bihar izango da hori, Agirre Lehendakariaren plazan (Lino) 21:30ean. Hala ere, gaurtik entzun daiteke abestia, audio plataforma nagusietan.

Erriola kanta osatzerakoan komunitatea, euskara eta errelatoaren bidezko aitortza izan ditu ardatz bertsolariak, “Erriola izanik leloa, euskararen mugimenduaren metaforatzat hartu dute, nola herria biltzen duen beso bat den eta aldi berean batzen duen zerbait. Eta errio horren itsasoa, herri osoa euskaraz ikustearen ametsa”.

“Jokin Pinatxo musikari beratarrak gidatzen duen Janus Lester taldeak ondu du kantuaren musika. Mattin Arbelaitz (bateria), Garazi Esnaola (Teklatuak), Ane Bastida (baxua) Javier Etxarri (gitarra), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia) eta Jokin Pinatxo (ahotsa) taldekideek, doinu melodiko iradokitzaileak eta dantzagarriak uztartu dituzte, urriaren 1eko festarako motorrak berotzen hasteko kantu ezin aproposagoa sortuz”, esan dute Kilometroak 23ko antolatzaileek.

Erriola abestian “nahiko nabarmena” dela melodiak duela pisua esan du Pinatxok, “bai nik abesten dudanean, bai zati instrumentalean ere”.

Hirugarren aldia izango du Orereta Ikastiolak Kilometroak jaia antolatzen. 1984an antolatu zuen lehenengoz. Orduan Julian Albisturrek egin zituen hitzak kanturako ewta doinua berriz, Donato Larrañagak egin zuen. 199an antolatu zuen bigarrenez, eta orduko hartan Antton Cazabon idazlea oiartzuarrak jarri zizkion hitzak eta Golden Apple Quartetek doinua kantari.

Kantua entzuteko, hemen egin klik.

2023 Kilometroak- Erriola

Zabaldu duzu bidea
fabrika ta etxe artean
iturburua, ideiak
aro berrien arten.
Zure zurrunbiloetan
gazia eta gozoa
gogorarazi diguzu
hor dagoela itsasoa.

Behera gora, nola nora
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Euskara marean gora!
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!

Ilargia da marea
mugi dezakeen bakarra
geu gara euskararen
ilargi bete bakarra.
Alde bat eta bestea
ezkerra eta eskubia
biak batera da euskara
ibaia eta zubia.

Behera gora, nola nora
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Euskara marean gora!
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!

Zure urezko besoak
besarkatzen du herria
plaza, kaleak, auzoak
zaharra eta berria
ezkerra eta eskubia
biak batera da euskara
ibaia eta zubia

Hortxe dago itsasoa
hurbila ala lausoa
hortxe dago itsasoa
euskaraz herri osoa!

Hitzak. Jon Maia Soria

 

Erlazionatutako edukia’12 orduz erriolan’ kultura eta euskara erruz, Orereta Ikastolaren eskutik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.