Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk "proiektu estrategikoz osatutako programa zabala" aurkeztu du

Oiartzuarren "ongizatea zaintzeko" proposamenak jaso ditu koalizioak. Zaintza, kultura eta trantsizio eko-soziala, programaren ardatz.

EH Bilduk 24 pertsonako zerrenda aurkeztu du.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/05

Datozen lau urteetan udalerako lan ildoak zein izango diren aurkeztu du Oiartzungo EH Bilduk. Jakinarazi dutenez, hauteskunde programa osatu dute, arloz arloko proposamen zehatzak jasoz.

Egun gehiengo absolutuarekin gobernatzen du EH Bilduk. Berriro irabaziz gero, datozen lau urteetako erronkei “lankidetza publiko-komunitario handiagoarekin” erantzungo diotela iragarri dute.

Programa elikatzeko bi bide izan dituztela azaldu dute. Alde batetik, azken urteetan egindako diagnostiko planak, eta, bestetik, herritarrek parte-hartze prozesuetan egindako proposamenak.

“Orain arte egin dugun moduan, emandako hitza beteko dugu”, iragarri dute.

Zaintza, erdigunera

Iragarri dutenez, “oiartzuar guztien ongizatea” bermatzeko lan egingo du koalizioak. “Udalaren eta herritarren elkarlanean oinarritutako zaintza-sistema berritzaileak sustatuko ditugu. Horretarako, gizarte zerbitzuak indartu eta etxez etxeko laguntza zerbitzua zabaltzen jarraituko dugu”, adierazi dute.

Bakardade ez-hautatuan daudenak “komunitatean txertatzeko” neurriak izango direla hitz eman dute, baita zahartze aktiboa sustatzekoa ere.

Etxebizitza eskubidea ere hizpide izan dute. “EH Bilduren aldeko botoarekin onartu berri den etxebizitzen legeak ematen dituen aukera guztiak landuko ditugu. Besteak beste, alokairu sozialeko eta zuzkidurako etxebizitza parkea zabaltzeko proiektua gauzatuko dira”.

Jolas parke estalia egin, gaztetxoentzako topalekua sortu eta Altzibarren frontoia eraikiko dutela iragarri dute.

Ekonomia eta industriaguneak

Herriko ekonomia sustatze aldera, balio erantsia duten proiektuak mantenduko dituztela gaineratu dute, eta jarduera berriak erakartzeko plana egiteko borondatea adierazi.

Horrez gain, industrialdeak berritzen jarraitzera 1.100.000 euro bideratuko dituztela esan du ezkerreko koalizioak.

Ekonomia arloko proposamen gehiagoren berri eman dute: “Ekintzaileentzako espazio berriak sortu eta bidelaguntza zerbitzua indartuko ditugu. Itturri herriko merkatarien elkartea diruz laguntzeko konpromisoa ere berresten dugu”.

Trantsizio eko-soziala

Ingurua zaindu eta energia eta elikadura arloetan dauden “menpekotasuna” arintzeko beste hainbat neurri hartuko dituzte.

Gainera, Oiartzungo lehen sektorea “indartu” nahi dute lur-sail berriak eskuratuz, diru-laguntzak indartuz eta bertako produktuen kontsumoa bultzatuz.

Energia kontsumoa gutxitzeko neurriak hartzeko zein berriztagarrien aldeko apustua egingo dutela adierazi dute. “Horretarako”, zehaztu dute, “155 kWp-ko instalazio fotovoltaikoa egingo dugu kiroldegian, besteak beste. Aparkaleku publikoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak jarriko ditugu eta Oiartzungo energia komunitatearen bidelagun eta parte ere izango da udala”.

Mugikortasunari dagokionez, bizikleta bideen sarea industriaguneetaraino zabalduko dute. Xorrola eta Taxibus zerbitzuak indartu eta Donostiara eta ospitalera zuzeneko autobusa jartzeko Foru Aldundiarekin lan egingo dutela ere zehaztu dute.

Altzibar eta Karrika artean komun publiko berri bat eraikitzeko asmoa dutela azaldu du EH Bilduk.

Kulturan, plan propioa

Kulturaren arloan, EH Bilduk herriaren “kultur adierazpenen beharrei” zein kultur proposamena “zabaltzeko” plana egingo duela aurreratu du.

“Horretarako”, esan du egun alkatetzan dagoen indarrak, “Oiartzundik Euskal Herriari begirako kultur eredu propioa sortzen jarraituko dugu herriko eragileekin eta kultur programa bateratua eta askotarikoa bultzatzeko baliabideak eskainiko dizkiegu”.

Ondarea zaintzen eta transmititzen jarraituko dutela adierazi dute. Horren adibideak jarri dituzte: Arizmendienea etxea, Beloaga gaztelua edo ondarearen webgunearekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.