Herri garraio publikoan hobekuntzak, astelehenetik
Egungo herri barruko garraio publikoko zerbitzuetan berrikuntzak egingo ditu udalak astelehenetik, eta horrekin batera, hilaren 13tik aurrera gaueko zerbitzu berri bat eskainiko da bi autobus lineen bidez.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/08/autobus-iraunkorra-errenteria.jpg)
Egungo herri barruko garraio publikoko zerbitzuetan berrikuntzak egingo ditu udalak astelehenetik, eta horrekin batera, hilaren 13tik aurrera gaueko zerbitzu berri bat eskainiko da bi autobus lineen bidez. Errenteria-Oreretak udalerri osoari zerbitzua ematen dion hiri autobusen zerbitzua du, “mugikortasun jasangarria sustatuz” udalak nabarmendu duen bezala, eta horrekin batera, mugikortasun bertikala eta oinezko joan etorriak errazten dituzten igogailuen sarearekin batera”.
Udalak orain egingo dituen hobekuntzekin mugikortasun jasangarriaren aldeko politikak sustatzen jarraituko du. Herri barruko garraio publikoan, bestalde, %50 jaitsi txartelaren prezioa, eta neurri hori aurten ere mantenduko du udalak.
Herri barruko autobus lineen hobekuntzak bost ataletan berezi ditu udalak. Gauekoari dagokionean, bi linea jarriko dituzte martxan hilaren 13an. Ordubeteko maiztasuna izango du bakoitzak 23:00etatik 2:20ra. Ibilbideak madalenetan egin ohi direnen antzekoak dira, baina Xenpelar kalean hasi eta amaituko dira.
Agustinetako bizilagunentzat zerbitzu berria jarriko du udalak Galtzarabordako Koldo Mitxelena Institutura joateko goizetan: U33 autobus lineako lehenengo bidaiaren ibilbidea (07:20an Xenpelarretik ateratzen dena) luzatu egingo da aipatu institututik pasa dadin irailaren 1etik ekainaren 30era. Bestalde, larunbatetako zerbitzua luzatu egingo dute Lartzabal auzorako: U22 lineak buelta bat gehiago egingo du, eta 14:05ean amaituko da azkenekoarekin. Zamalbideko bizilagunek 21:10 arte hartu ahalko dute autobusa Xenpelarren, Perurenaraino doan U33 linearen ordutegia luzatuko baita. Azkenik, Beraun auzoan larunbatetan etenik gabeko zerbitzua emango du U11 lineak. Orain arte zerbitzuan geldialdia egiten zen 14:30etik 16:10era.
Autobusen ordutegien eta geralekuen gaineko informazioa, hemen klik eginda.